Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gautegiz-Arteaga
2008ko urriak 7, Martitzena

;2008-06-26;Parte-hartzea bultzatzeko ikastaroa egingo dute zapatuan. Gautegiz Arteaga Ikastaroa kultur etxean izango da; 10:00etan hasiko da eta 13:30era arte luzatuko da.

Parte-hartzea bultzatzeko ikastaroa egingo dute zapatuan

Gautegiz Arteaga Ikastaroa kultur etxean izango da; 10:00etan hasiko da eta 13:30era arte luzatuko da.

M. KORTA

Antoliñape Kultur Elkarteak eta Gautegiz Arteagako Udalak parte-hartzea bultzatzeko ikastaroa prestatu dute zapaturako. Eskolak Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz saileko irakasleek emango dituzte, Gautegiz Arteagako kultur etxean, 10:00etatik aurrera.

Antolatzaileek herritarren parte-hartzean sakontzeko asmoagaz antolatu dute ikastaroa. «Beste demokrazia bat ezartzea posible dela uste dugu, baina herriaren benetazko parte-hartzea lanari ekinez baino ez da lortzen. Hau ez da doan datorren oparia, landu beharreko kontua da», Bixente Atxirika, Antoliñape Kultur Elkarteko kideak azaldu duenez.

Unibertsitateko adituak

Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz saileko kideak zapatuan izango dira Gautegiz Arteagako kultur etxean demokraziaren teknikak azaltzeko. Iñaki Barcena eta Mario Zubiaga EHUko Politika eta Administrazio Zientzien saileko irakasleak eta Marije Apodaka psikologoa mintzatuko dira, besteak beste. Bixente Atxirikak adituen iritzien garrantzia azpimarratu nahi du. «Antolatzaileok esfortzu handia egin dugu gaian adituak diren lagunak gurera ekartzeko». Izan ere, Parte Hartuz sailak puntako ekimenak ditu esku artean. Irakasleek Astra kulturgunean, Larrabetzuko arau subsidiario berrien ezarpenean edota Ibarretxe Foroan aholkularitza lanak egiten dituzte.

Ikastaro praktikoa

Ikastaroan batzarrak dinamizatzeko teknika zehatzak landuko dira. «Zapatuko saioa ikuspuntu praktikotik prestatu dute irakasleek. Batzarra 10:00etan hasiko da eta bi ataletan banatu dute. Alde batetik, teoria landuko da eta, bestetik, teknika zehatzak irakatsiko dituzte», Atxirikak azaldu duenez.

Antolatzaileen helburua kultur eragileen batzarrei ahalik eta etekin handienak ateratzeko prestakuntza eskaintzea da. «Zapatuan udalbatzarreko kideak bertan izango dira, Miren Lourdes Bilbao alkateagaz batera.

Artie dantza taldeak, Antoliñape kultur elkarteak, Montorre ikastetxeko gurasoek eta irakasleek, Gazteen elkarteak... azaldu dute ikastaroa egiteko interesa dagoeneko». Hala ere, ikastaroaren gaian interesa duten herritar guztiek parte hartu dezakete. «Deia elkarteei zuzendu diegu batez ere, baina norbanakoek arazo barik parte hartu dezakete interesa izanez gero», Antoliñapeko kide den Bixente Atxirikak gaineratu duenez.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.