Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gautegiz-Arteaga
2008ko urriak 6, Astelehena

;2008-06-26;Euskal jantziak aztergai, gaur. Gautegiz Arteaga Ane Albisuk tradiziozko jantziei buruz hitz egingo du gaur, 19:00etan, Gautegiz Arteagako kultur etxean.

Euskal jantziak aztergai, gaur

Gautegiz Arteaga Ane Albisuk tradiziozko jantziei buruz hitz egingo du gaur, 19:00etan, Gautegiz Arteagako kultur etxean.

miren korta

Artie dantza taldeak euskal jantziei buruzko hitzaldia antolatu du, Gautegiz Arteagako Udalaren babesagaz. Ane Albisu euskal filologoa izango da hizlaria gaurkoan. Berbaldia 19:00etan hasiko da herriko kultur etxean.

Ikerfolk taldeko kidea da Ane Albisu . Duela 15 urte hasi zen Atondu proiektua zuzentzen, tradizioen ikerketa eta moda uztartuz. 2006an bere bizitzako lana bildu zuen `Atondu, XXI. mendeko proposamena´ izeneko liburuan. Lanean, poxpolinen, arrantzaleen eta baserritarren antzineko janzkerak aztertzen ditu Albisuk.

Mari Kruz Berrojaetxebarria Artie dantza taldeko arduradunak hitzaldiaren interesa azpimarratu nahi izan du. «Albisuk euskal jantziak zelan egiten diren azalduko du eta kultur etxera hurbiltzen diren lagunek euren zalantzak argitzeko aukera izango dute. Jantziak konbinatzeko aholkuak emango baititu, esate baterako».

Filologoak hitzaldi bera eman zuen joan den urtarrilean Busturian, eta orduan piztutako interesak berriro ekarri du Busturialdera.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.