Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gautegiz-Arteaga
2008ko urriak 7, Martitzena

;2008-06-28;Gazteak EreÒozarrera doaz uztailaren 5ean

Gazteak Ereñozarrera doaz uztailaren 5ean

GAUTEGIZ ARTEAGA Gautegiz Arteagako gazteek Ereñozarrerako mendi ibilaldia antolatu dute hurrengo zapaturako. Ibilaldiak erdi mailako zailtasuna izango du eta, beraz, umeek ezingo dute parte hartu. Taldea 09:00etan aterako da herriko plazatik eta aukeratu duten ibilbideak hiru ordu inguru iraungo ditu. Taldea Oiengitxitik igaroko da Ereñozarrera heldu baino lehen. Han, parte hartzen duten lagunek fruta eta ura hartzeko aukera izango dute. Itzulerako ibilbidean, Gautegiz Arteagako plazara heldu baino lehen, Santimamiñen egingo dute geldiunea.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.