
Antolin jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa egingo dute
Gautegiz Arteaga Diseinuak Gautegiz Arteagako udaletxean aurkeztu beharko dira uztailaren 25a baino lehen.
MIREN KORTA
Gautegiz Arteagako kultura eta jai batzordeak irailaren lehenengo astean ospatzen diren Antolin Deunaren jaietarako kartela aukeratzeko lehiaketa egingo du. Antolatzaileek aldez aurretik argitu nahi dute lehiaketan parte hartzeko baldintza bakarra herriagaz lotura zuzena izatea dela.
200 euroko dirusaria
Gautegiz Arteagako kultura batzordeak iaz antolatu zuen lehenengoz Antolin deunaren jaietako kartela egiteko lehiaketa. Lehiaketan parte hartzeko interesa duten lagunek euren diseinuak aurkeztu ditzakete uztailaren 25a baino lehen herriko udaletxean, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Kultura batzordeko kideek osatuko dute 2008ko jaietako kartela aukeratuko duen epaimahaia. Haien artean, herriko elkarte kulturalen ordezkariak izango direla. Lehiaketaren irabazleak 200 euroko dirusaria jasoko du. Saria Antolin Deunaren jaietan banatuko dute, Tabernazarre egunean, hain zuzen ere.
Kultura eta Jai batzordeak aldez aurretik ezarri ditu kartelak kontuan hartzeko bete behar dituzten baldintzak. Hasteko, lanok derrigorrez jaso beharko dute `Antolin Deunaren jaiak 2008 Gautegiz Arteaga´ leloa. Gainera, kartelak ospakizunetako egitaraua sartzeko egokiak izan beharko dira.
Diseinuak A4 tamaina duen euskarrian aurkeztu beharko dira. Lanek jorratuko duten gaia Gautegiz Arteagako jaiekin zerikusia izan beharko du. Teknikari dagokionez, askea izatea erabaki dute. Hala ere, egileak lau kolore baino ezin izango ditu erabili. Esan bezala, lanak sinatu barik entregatu beharko dira herriko udaletxean.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.