Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gautegiz-Arteaga
2008ko urriak 6, Astelehena

;2008-07-23;Artiatik Artiara jaialdia egingo dute asteburuan. Gautegiz Arteaga Kultura Batzordea osatzen duten elkarteek jarduera ugari prestatu dituzte zapatuan eta domekan.

Artiatik Artiara jaialdia egingo dute asteburuan

Gautegiz Arteaga Kultura Batzordea osatzen duten elkarteek jarduera ugari prestatu dituzte zapatuan eta domekan.

M. KORTA

Urtero legez, Gautegiz Arteagako Kultura Batzordeak Artiatik Artiara jaialdia antolatu du zapaturako eta domekarako. Egitasmoak «herriko elkarteen inplikazioa» bilatzen du jaien antolaketan, arduradunek azaldu dutenez. Horrela, aurten Montorre eskolako guraso elkartea, Antoliñape kultur elkartea, Artie dantza taldea eta herriko gazteak izan dira jarduerak prestatu dituztenak.

Jaialdia zapatuan hasiko da Montorreko kideek prestatu duten `Altxorraren bila´ jolasagaz. Beraz, herriko plazara hurbiltzen diren umeek izango dute zeregina 11:00etatik aurrera.

Ondoren, helduen txanda izango da Gazteluzar txokoan egingo den marmitako txapelketan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, «lapikoen aurkezpena 14:00etan egingo dute». Ondoren, irabazlea aukeratu eta berehala, «parte-hartzaileek txokoan bertan edo inguruko parkean marmitakoa dastatzeko aukera izango dute». Gauean, berriz, «pikoteo lasaia» egongo da herriko plazan, musikagaz.

Artie dantza taldearen eguna

Domekan Artie dantza taldearen eguna ospatuko dute, urtero bezala, atzerritik ekarritako talde bategaz dantza saioa eginez. Aurten folkore mexikarra ezagutzeko aukera izango dute 12:30etik aurrera Gautegiz Arteagara doazenek.

Eguerditik aurrera eta arratsaldera arte, herriko gazteek bildutako moto eta auto zaharren erakusketa izango da ikusgai herriko plazan. Azkenik, herri bazkaria eta erromeria egingo dute, 15:30ean. Izena emateko epea domekan itxi zuten eta antolatzaileek aurreratu dutenez, «50 lagun inguru» izango dira bertan.

############

ARTIATIK ARTIARA

Uztailak 27, domeka11:00. Umeentzako `Altxorraren bila jolasa, parkean. 14:00. Marmitako txapelketa Gazteluzarren. Lapikoen aurkezpena.21:00. «Pikoteoa» musikaz alaiturik, herriko plazan.

Uztailak 27, domeka

12:00. Moto eta auto zaharren erakusketa.

12:30. Dantza ekitaldia: Mexiko eta Gautegiz Arteaga.

15:30. Herri bazkaria. Ostean, erromeria.

############

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.