
Putreen «ustezko erasoei» buruzko azalpenak eskatu ditu PPk
Gizartea Foru Aldundiari eskatu dizkio azalpenak, izan ere, hegaztiok hildako animaliengana besterik ez direla hurbiltzen deritzo.
ERREDAKZIOA
Alderdi Popularrak azalpenak eskatu dizkio Bizkaiko Foru Aldundiari putreek ganaduari egindako «ustezko erasoei» buruz. Animalia bizidunen kontra putreek egindako erasoei buruz Aldundiak zein datu dituen azaltzeko eskatu dio Arturo Ignacio Aldecoa Bizkaiko Batzar Nagusietako PPko Nekazaritza Batzordeko kideak Irene Pardo diputatuari.
PPren datuak
PPren arabera, «datu zientifikoek eta mendeetako esperientziak diote hegazti harrapakariak hilda edota kolapso baten edo gaizki ateratako erditze baten ondorioz mugiezinik dagoen ganaduarengana soilik hurbiltzen direla eta bizirik dauden animaliei erasotzeko ahalmenik ez dutela».
Aldecoak salatu du orain aste batzuk Kortezubin putreei egotzi zietela behi baten heriotza, «baina komunikabideetan emandako datuak kontrajarriak» izan direla. PPren arabera, «batzuek behia zaurituta eta botikak hartuta zegoela eta erditze zail bat izan berri zuela zioten; beste batzuetan, ordea, behia onik zegoela eta hegaztiek hil zutela zabaldu zuten».
Erakusketak
Euskara elkarteen erakusketa
GAUTEGIZ, Kultur Etxea - 2008-11-28
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.