Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gautegiz-Arteaga
2009ko urtarrilak 9, Barikua

;2008-09-26;Mikel Deunaren jaien baitan jokatuko da EreÒoko II. Moto-krosa, bihar. Jaiak Hilaren 29an hasten badira ere, zapatuan moto-krosa izango da, giroa berotzen hasteko.

Mikel Deunaren jaien baitan jokatuko da Ereñoko II. Moto-krosa, bihar

Jaiak Hilaren 29an hasten badira ere, zapatuan moto-krosa izango da, giroa berotzen hasteko.

nadia gonzalez

Eskualdeko hainbat udalerritan ospatuko dituzte Mikel Deunaren jaiak asteburuan zehar, tartean Ereñon. Jaiak irailaren 29an hasiko dira herri horretan, eta urriaren 5era arte luzatuko dira. Giroa berotzen hasteko, ordea, Ereñoko II. moto-krosa jokatuko da bihar bertan.

Gernika Off-Road-ek antolatutako proba hori Euskadiko moto-kros txapelketarako baliagarria izango da. Talde horrek denboraldi honetan antolatuko duen azken proba izango da, gainera, Ereñokoa. Joan den ekainean egin zioten ebakuntzatik errekuperatu ondoren, Txomin Arana ereñarrak ere parte hartuko du biharko proban.

100 gidaritik gora

Guztira, 100 moto-gidari baino gehiago izango dira lehian Ereñon, honako kategori hauetan banatuta: alebinak, jubenilak, kadeteak, MX2 junior maila, MX2 senior maila, beteranoak eta klasikoak. Tartean izango dira GOR Sport, Gernika Off Road-en enduro eta moto-kros konpetizio taldeko hainbat gidari ere.

Ander Arana ereñarra ere bertan izango da. GOR Sport taldeko pilotua Euskadiko moto-kros txapelketako MX2 senior mailako behin-behineko sailkapenean lehenengo postuan dago.

Zirkuitu berria prestatu dute aurtengo ediziorako

Gernika Off Road-ek denboraldi honetan antolatuko duen azken proba izanik, Ereñoko II. moto-kroserako zirkuitu berria prestatu du. Gabika auzoan egin dute eta, taldeko ordezkarien arabera, «benetan ikusgarria» izango da zirkuitu hori, «gorabehera eta jauzi handikoa». Zirkuituak 1.600 metroko luzera eta gutxienez zazpi metroko zabalera izango du.

Biharko probaren ordutegia

09:00etan hasiko dira parte-hartzaileak beharrezko egiaztapen tekniko eta administratiboak egiten. Jarraian, 11:15ean, entrenamenduen txanda iritsiko da. Lehiaketari , berriz, 15:00etan ekingo zaio.

MX1 mailaren lehen txanda 16:50ean hasiko da eta bigarrena, aldiz, 19:15ean. Txapelketa bukatu eta berehala, 20:00ak aldera, sari banaketa egingo dute. Gernika Off Road-eko kideek motoen munduko zaletuei Ereñora hurbiltzeko deialdia egin diete. «Maila handiko lehiaketa» izango dela diote.

############

MX1 mailaren lehen txanda 16:50ean hasiko da eta bigarrena, aldiz, 19:15ean

«Maila handiko lehiaketa» izango dela diote Gernika Off-Road taldeko kideek

############

############

Gaur hasiko dira jaiak Mendatan eta bihar ohiko euskal ezkontza egingo dute

############

############

Eskualdeko zenbait herritan ospatuko dituzte Mikel Deunaren jaiak

Gizarteaðð Ereñon, Bermeoko San Migel auzoan, Altamiran eta Mendatan jai giroa izango da nagusi asteburuan.

N. Gonzalez

Asteburu honetan Mikel Deunaren jaiak ospatuko dituzte Busturialdeko zenbait udalerri eta auzotan. Guztiek prestatu dute jarduerez beteriko egitaraua.

Bermeoko San Migel auzoan gaur bertan hasiko dira jaiak, eta martitzenera bitartean adin guztietako lagunek ondo pasatzeko jarduerak izango dituzte: musika, briska eta mus txapelketak edota auzoko bazkaria izango dituzte, besteak beste.

Mendatan ere gaur hasiko dira jaiak, 19:00etan, txopo jartzearekin. Ondo pasatzeko aukerak ez dira faltako asteburu honetan Elexalden eta hurrengoan Zarrabentan. Besteak beste, bihar ohiko euskal ezkontza egingo dute mendatarrek.

Altamirako txupinazoa, domekan

Ereñon, ostera, moto-kros probarekin emango zaie hasiera jaiei, bihar bertan. Horrez gain, astelehenetik aurrera jarduerez beteriko egitaraua prestatu dute, tartean, esku pilota partidak. Horiek urriaren 4an jokatuko dira eta Uriarte eta Urberuagak Berasaluze IX.a eta Larrinagaren aurka jokatu beharko dute lehenbizi. Ondoren, Titin III.a eta Eulate Martinez de Irujo eta Goñi III.aren aurka ariko dira.

Busturiko Altamira auzoan ere bihar hasiko dira Mikel Deunaren jaiak. Txupinazoa, ordea, domekan izango da. Egun horretan kalejira egingo dute herritarrek, txistulariez lagunduta.

############

############

mikel deunaren jaiak eskualdean

Busturiko Altamiran, Ereñon, Bermeoko San Migel auzoan eta Mendatan ospatuko dituzte jaiak.

Altamira

Irailak 27, zapatua. 17:00. Eskupilota partidak.

19:00. Umeentzako antzerkia, Hortzmuga taldearen eskutik.

Irailak 28, domeka.

11:00. Txupinazoa eta kalejira txistulariekin.

12:00. Meza nagusia Busturiko parrokietako abesbatzarekin.

12:30. Irrintzi Alai dantza taldearen emanaldia eta ondoren trikitilariak eta pintxo-jana tabernetan.

17:30. Idi probak. Gotzon Txertudi, Iturbe anaiak eta Karlos Hormaetxea.

Ereño

Irailak 27, zapatua.

15:30. Ereñoko II. moto-krosa, Euskadiko Txapelketa.

Irailak 29, astelehena.

12:00. Meza nagusia parrokian.

13:00. `Ihintza eta Malen´ trikitilariak eta pintxoak.

17:30. Mus txapelketa.

17:30. Briska txapelketa. Ondoren, berbena `Esteibar eta Obieta´ taldearekin.

Irailak 30, martitzena.

12:00. Meza Mikel Deunaren baselizan eta ondoren trikitilariak.

14:30. Herri bazkaria Ereñozar jatetxean. Ostean, bertsolariak.

Urriak 4, barikua.

18:00. Umeentzako `Bihar Txotxongiloak taldea´, herriko plazan.

18:00. Pilota partidak.

Uriarte-Urberuaga / Berasaluze IX.a-Larrinaga eta Titin III.a-Eulate / Martinez de Irujo-Goñi III.a. Ondoren, berbena `Yumas Band´ taldearekin.

Urriak 5, zapatua.

12:00. Ospakizuna Mikel Deunaren baselizan.

13:00. XXVII. San Migel igoera. Ondoren, Nabarniz eta Ereñoko ezpatadantzari gazteen emanaldia eta, jarraian, `Sagardotegi ibiltaria´, bertsolariak eta trikitilariak.

San Migel auzoa

Irailak 26, barikua.

19:30. Dunbadea.

20:30. Sardina erreak.

21:00. Mus txapelketarako izena ematea.

22:30. Mus txapelketa.

Irailak 27, zapatua.

17:00. Briska txapelketarako izena ematea.

17:30. Briska txapelketa.

19:00. Desafioa.

21:00. Urdaiazpikoa erreta.

22:00. Orkestra eta horren ostean txokolatea. Jarraian herriko taldea.

Irailak 28, domeka.

10:00. Galeper tiroketa.

14:00. Auzoko bazkaria.

Irailak 29, astelehena.

11:00. Meza.

12:30. Meza nagusia.

13:30. Hamaiketakoa.

17:00. Meza.

Irailak 30, martitzena.

12:00. Arimen aldeko meza.

Ostean gailetak eta ardoa hurbiltzen diren guztientzat.

Mendata, Elexalde

Irailak 26, barikua.

19:00. Txopo jartzea.

20:00. Mus txapelketa. Inskripzioa, 15 euro.

20:30. Trikipoteoa.

21:30. Bakailao jana.

Irailak 27, zapatua.

11:30. Mendaturiko bolatokian; euskal ezkontza, epaileak ezkongaiak ezkonduko ditu.

12:00. Bolatokitik Elexalderantza.

13:00. Albizko ezpatadantzariak eta Ajangizko Artxube umeen dantza taldeen emanaldia.

14:30. Herri bazkaria.

Bazkalostean, horretan parte hartzen dutenen artean herri kirolen emanaldia.

18:00. Zezen mekanikoa, frontoian.

22:00. Erromeria `Real Mexicanismo´ mariatxiekin.

23:30. Pintxoak frontoian.

Irailak 28, domeka.

12:00. Arimen aldeko meza herri koruak abestuta.

13:00. Herri kirolak. Kepa eta Aitor Atutxa, Unai Aldape, Fausto Mugerza eta Armando, Julian eta Julen Larrea probalekuan izango dira bost metroko altuerako enborrean karteak egiten.

Ondoren, motozerren erakustaldia eta, azkenik, Julen Larrea eta Julen Larrea aitite eta ilobaren arteko aizkora norgehiagoka.

17:30. Umeentzako jolasak eta txokolatea txurroekin.

Irailak 29, astelehena.

13:00. Meza herriko koruak abestuta eta jarraian trikipoteoa.

18:00. Briska txapelketa.Inskripzioa, 10 euro.

Mendata, Zarrabenta

Urriak 4, zapatua.

19:30. Asto probak.

Imanol Erleaga (Mendata).

Esparru Jatetxea (Mallabia).

Maiora Elkartea (Maume).

Legarra anaiak (Albiz-Mendata).

22:00. Bakailao jana.

22:30. Dantzaldia Esteibar eta Obieta taldearekin.

Urriak 5, domeka.

12:30. Zelai meza herriko koruak abestuta.

Ondoren, Ajangizko Artxube umeen dantza taldearen emanaldia eta trikitilariak goizean zehar.

18:30. Asto probak.

Carlos Hormaetxe (Busturia).

Juan Jose Bilbao (Bermeo).

Manuel Intxausti (Mendata).

Agustin Artiatx (Zarrabenta).

############

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.