
Asteburuan jokatuko da eskubaloiko udazken txapelketa
Kirola Hamabi taldek parte hartuko dute txapelketan; gehienak Euskal Herriko taldeak izango dira.
o. zabalondo
Urdaibai eskubaloi taldeak antolatuta, udazken txapelketa jokatuko da asteburu honetan. Aurtengoa hemeretzigarren txapelketa izango da. Jesus Cabriada Urdaibai eskubaloi taldeko presidentearen esanetan, «urteekin gero eta arrakasta handiagoa hartzen ari den txapelketa da».
Eskubaloiko udazken txapelketako partidak zapatuan eta domekan jokatuko dira. Bermeoko Arene kiroldegian eta Mundakako Isla Kale kiroldegietan izango dira partidak.
Hamabi talde parte-hartzaile
Aurtengo udazkeneko txapelketan hamabi eskubaloi taldek parte hartuko dute. Gehienak Euskal Herriko taldeak dira. Hala ere, Galiziatik, Kantabriatik edo Errioxatik etorritakoek ere parte hartuko dute.
Infantil, kadete, jubenil eta senior mailako neska eta mutilek parte hartuko dute asteburuko txapelketan.
Triangeluar erako partidak jokatuko dituzte, 30 minututakoak. Zapatu goizean Bermeon eta Mundakan izango dira partidak. Bermeon, infantil mutilek eta kadete neskek jokatu dute. Mundakan, ostera, kadete mutilek eta jubenil mutilek. Zapatu arratsaldean, 16:30etik aurrera, Mundakako Isla Kale kiroldegian izango dira partidak, jubenil nesken eta senior mutilen txanda izango da.
Azkeneko partidak domeka goizean izango dira, 11:00etatik aurrera, Mundakako kiroldegian. 13:30ean garaikurrak banatuko dituzte.
############
parte-hartzaileak
Urdaibai Eskubaloi Taldea.
Culleredo. A Coruña, Galizia.C. D. De la Salle. Corrales de Buelna, Kantabria. Navarrete. Errioxa. J. D. Arrate. Eibar. C. D. B. Leizaran. Andoain. Jarrilleras. Portugalete. Kadagua. Zalla. Elgoibar. Elgoibar. Mungia. Mungia. Escolapios. Bilbo. Zuazo. Barakaldo.
############
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.