Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gautegiz-Arteaga
2008ko abenduak 5, Barikua

;2008-09-30;Hiru urrezko sari Urdaibairentzat udazkeneko txapelketan. Eskubaloia Unai Lebrero, Nerea Aranburu eta Leire Garai, zein bere mailan, jokalari onenak izendatu dituzte.

Hiru urrezko sari Urdaibairentzat udazkeneko txapelketan

Eskubaloia Unai Lebrero, Nerea Aranburu eta Leire Garai, zein bere mailan, jokalari onenak izendatu dituzte.

o. zabalondo

Urdaibai eskubaloi taldeak antolatutako hemeretzigarren udazkeneko txapelketa jokatu zen asteburuan. Aurtengoan hamabi taldek parte hartu dute. Gehienak Euskal Herrikoak izan badira ere, kanpotik etorritakoak ere izan ziren.

Bost kategoriatan aritu ziren jolasean Urdaibai eskubaloi taldeko jokalariak, eta horietatik hirutan urrezko domina lortu zituzten: infantil mailako mutilek, kadete mailako neskek eta jubenil mailako neskek, hain zuzen ere. Bestalde, senior mutilek zilarrezko domina lortu zuten, eta senior mailako neskak hirugarren postuan geratu ziren.

Jokalari onenen izendapena

Maila bakoitzeko partidetako jokalari onenak aukeratu zituzten, horietatik hiru Urdaibaiko jokalariak: infantiletako Unai Lebrero, Nerea Aranburu kadetea eta Leire Garai jubenila. Jesus Cabriada Urdaibai eskubaloi taldeko presidentearen esanetan, «hainbat lagun bildu dira aurten udazkeneko txapelketan, eta giroa oso ona izan da». Datorren asteburuan emango diote hasiera eskubaloiko liga-txapelketari. Hori dela eta, Cabriadaren iritziz, «berotzen joateko partidak» izan dira.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.