Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gautegiz-Arteaga
2009ko urtarrilak 9, Barikua

;2008-12-03;Arrakastatsua izaten ari da birziklatzeko ontziak banatzeko ekimena . Ingurumena Oraindik kanpainia amaitu ez arren, jada 160.000 etxetan jasoko dituzte Aldundiak banatutako ontziak.

Arrakastatsua izaten ari da birziklatzeko ontziak banatzeko ekimena

Ingurumena Oraindik kanpainia amaitu ez arren, jada 160.000 etxetan jasoko dituzte Aldundiak banatutako ontziak.

E. URLEZAGA

Bizkaiko Foru Aldundiak etxeko zaborra birziklatzeko ontziak banatzeko martxan jarritako kanpainak erantzun ezin hobea izan du. Oraindik eskaera epea ez da bukatu, baina dagoeneko 160.000 etxetan banatu dituzte ontzi horiek, gutxi gorabehera. Ontzi horiek kristalaren, plastikoaren eta paperaren sailkapena errazteko balio dute.

Eskaera ugari jaso dituztenez, zatika egingo dute banaketa. Izan ere, erantzunak aurrez egindako kalkulu guztiak gainditu ditu eta, hortaz, ontziak egin ahala erantzungo zaie interesatuei.

Erabilera bikoitzeko ontziak

Aldundiak banatutako ontziek erabilera bikotza izango dute. Izan ere, hondakinak bereizteko eta erosketak egiteko erabili daitezke. Bizkaiko Aldundiak adierazi bezala, poltsa horiek erabilita ez dira dendetako plastikozko poltsak erabili beharko erosketak egiterako garaian.

Modu horretan, herritarrak ingurumen faktore ezberdinen aurrean kontzientziatuago egongo direla uste dute Aldunditik. Lehenago ere, 2007ko martxoan, antzeko kanpainia bat egin zuten eta 63.480 etxek eskatu zituzten erabilera anitzeko ontziak.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.