Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gautegiz-Arteaga
2009ko urtarrilak 8, Eguena

;2008-12-04;Euskal Herriko selekzioaren alde egin dute eskualdeko hainbat kirolarik. Kirola õõ Euskal Herriko 800 kirolarik azaroan futbolariek eta futbolari ohiek ateratako manifestuagaz bat egin dute.

Euskal Herriko selekzioaren alde egin dute eskualdeko hainbat kirolarik

Kirolaðð Euskal Herriko 800 kirolarik azaroan futbolariek eta futbolari ohiek ateratako manifestuagaz bat egin dute.

d. lauzirika

Atzo kaleratutako agiri baten bitartez, Euskal Herriko 800 kirolarik azaroan 165 futbolarik eta futbolari ohik Euskal Herriko selekzioaren alde egindako adierazpenarekin bat egin dute. Horrela, futbolariei euren babesa eman gura izan diete. Busturialdeko hainbat kirolarik ere sinatu dute manifestua.

Besteak beste, Endika Bordas (Cordoba), Aitor Ramos (Ecija), Eneko Txopitea (Barakaldo) eta Imanol Etxabe futbolariak, David Seco txirrindularia, Josu Eiguren (Isuntza) eta Izortz Zabala (Urdaibai) arraunlariak, Berdaitz Otazua (Ordizia) errugbi jokalaria eta Zulai Agirre (Akaba Bera Bera) eskubaloi jokalaria ageri dira sinatzaileen artean. Sinatzaileek «Euskadiko Futbol Federazioari Euskal Herriko selekzioak nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko bidean atzerapausorik ez emateko» eskatu diote.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.