
Azpeitiako atentatua gaitzesteko elkarretaratzeak deitu dituzte
Politikaðð 12:00etarako hamabost minutuko elkarretaratzeak deitu ditu Eudelek udaletxeen aurrean.
d. lauzirika
Atzo eguerdian ustezko bi ETAkidek Inazio Uria Mendizabal enpresaria hil zuten tiroz Azpeitian (Gipuzkoa). Hildakoa Altuna y Uria enpresako arduradunetako bat zen. Enpresa horrek Abiadura Handiko Trenaren Euskal Y sarea eraikitzeko lanetan parte hartzen du. Horren aurrean, Eudelek atentatua gaitzesteko elkarretaratzeak deitu ditu gaurko, udaletxeen aurrrean. Hamabost minutu iraungo duten elkarretaratzeak 12:00etan hasiko dira. Eudeleko arduradunen esanetan, «edozein herritarren kontrako atentatua egiten duenak euskal gizartearen kontrako atentatua egiten du».
Horrez gain, Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundearen Bakearen Arbola talde gernikarrak elkarretaratzea deitu du 19:45erako, Merkurio iturriaren aurrean. Elkarretaratze horren iraupena ere hamabost minutukoa izango da.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.