Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gautegiz-Arteaga
2009ko urtarrilak 9, Barikua

;2008-12-04;Kontseiluak BECen egingo duen ekitaldirako autobusak egongo dira. Euskara Kontseiluaren 10. urteurrena ospatuko dute abenduaren 13an; Bermeotik eta Gernikatik autobusak antolatu dituzte.

Kontseiluak BECen egingo duen ekitaldirako autobusak egongo dira

Euskara Kontseiluaren 10. urteurrena ospatuko dute abenduaren 13an; Bermeotik eta Gernikatik autobusak antolatu dituzte.

danel lauzirika

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak bere hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldi berezi bat prestatu du abenduaren 13rako, Barakaldoko BEC erakustazokan. Gernika-Lumo eta Bermeoko Udalek ekimenarekin bat egin eta euren herrietako bizilagunak ekitaldira joan ahal izateko autobusak antolatu dituzte.

Ekitaldian parte hartzeko beharrezkoa izango da Kontseiluak banatzen dituen doako sarrerak eskuratzea. Horiek `www.nierebanoa.com´ webgunearen bitartez edota 902 820 240 telefono zenbakira deituz lortu daitezke.

Gernika-Lumon bihar amaituko da autobuseko txartela eskuratzeko epea. Hiru euroren truke kultur etxean, Seber Altube ikastolan edota AEK euskaltegian erosi daitezke txartelak. Autobuseko txartela hartzen dutenei ekitaldirako doako sarrera emango diete.

Bermeon, berriz, Gizarte eta Kultura Etxean hartu behar da autobuserako txartela. Txartel bakoitzak euro bi balio ditu, eta hauek eskuratzeko azken eguna abenduaren 12a izango da. 16:30ean irtengo da autobusa, Lameratik. BECeko ekitaldia 18:00etan hasiko da.

«Pauso bat harago»

Kontseiluko ordezkarien esanetan, hemendik aurrera euskararen normalizazioaren eta Euskal Herri euskaldunaren bidean «pauso bat harago» joan gura dute. BECeko ekitaldian aurkeztuko dute aurrera begira Kontseiluak diseinatu duen estrategia.

«Euskararen normalizazioa posible dela argi daukagu. Euskararen ezagutza eta erabilera areagotzea da horretarako gakoa», adierazi dute Kontseiluko kideek.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.