Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Gautegiz-Arteaga
2009ko urtarrilak 9, Barikua

;2008-12-05;Eskualdeko turismoaren I. jardunaldiak egin dituzte. Busturialdea Urremendi elkarteak antolatuta, Busturialdea-Urdaibaiko turismoaren I. jardunaldi teknikoak egin dituzte.

Eskualdeko turismoaren I. jardunaldiak egin dituzte

Busturialdea Urremendi elkarteak antolatuta, Busturialdea-Urdaibaiko turismoaren I. jardunaldi teknikoak egin dituzte.

nadia gonzalez

Turismo sektoreko profesionalek zein eskualdeko Udaletako agintariek Urremendi landa garapenerako elkarteak antolatutako Busturialdea-Urdaibaiko turismoaren I. jardunaldi teknikoetan parte hartu zuten atzo. Turismoa eskualderako oinarrizko jarduera ekonomikoa bilakatu daitekeela uste dute Urremendikoek. Jardunaldiek sektorean lan egiten duten profesionalek zein herri ordezkariek turismoa bultzatzeko dauden tresna zein gakoak ezagutu ditzaten izan dute helburu.

Euskal Herria Museoan egin zituzten jardunaldiak eta, besteak beste, Patxi Sierra Sesumaga Udal Harremanen eta Herri administrazioaren foru diputatuak, Juan Bautista Mendizabal Eusko Jaurlaritzako Turismoa sustatu eta merkaturatzeko zuzendariak eta Iñaki Uribe Urremendiko presidenteak parte hartu zuten.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.