
EHNEk transgenikoen aurrean jarrera arduratsua eskatu du
Nekazaritza ðð Espainiako Ingurumen ministerioari eraldatu gabeko nekazaritza baten alde agertzea eskatu dio.
n. gonzalez
EHNEk Espainiako Ingurumen, Landagune eta Itsas ministerioari transgenikoen aurrean jarrera arduratsua hartu dezala eskatu dio. Sindikatuak kezka azaldu nahi izan du Elena Espinosa ministroak transgenikoen alde hainbat erabakigunetan agertu duen jarrera dela eta.
Sindikatuak adierazi nahi izan du beraien apostua nekazaritza iraunkor baten aldekoa izan dela beti eta horregatik «ministroaren jarrera transgeniko zalea» kezkatzekoa dela diote.
Gutun bat helazari dio EHNEk Ingurumen ministerioari
Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak guzti hori kontuan izanda, gutun bat helarazi dio Elena Espinosa Ingurumen ministroari nahiz Europar Batasuneko gainontzeko ministroei. Sindikatuak aipatu bezala, aste honetan izandako Europar Batasuneko Ingurumen ministroen Kontseiluaren bileran «Espinosak estatu espainairreko biztanleek duten iritzia agertzea» lortzea izan da asmoa.
Bilera atzo izan zen eta horretan genetikoki aldarazitako organismoen (GAO) inguruan aritu ziren ordezkariak. EHNEk, bidalitako gutunean, osasuna, ekonomia eta ingurumenari lotutako arrazoiak planteatzen ditu GAOen gaineko kontrola areagotzeko.
EHNEk hiru eskari nagusi egin ditu
Sindikatuak hiru eskari nagusi ditu. Alde batetik, Europar legediaz baliatuz, GAOen arriskuak ebaluatzeko prozesuak indartzea eskatzen du. Bestetik, Europako sozietateak Elikaduraren Segurtasunerako Europar Agintaritza (EFSA) eraberritzeko egin duen deia babestu nahi du EHNEk. Izan ere, horrela, gutxienez arriskuaren ebaluazioak gai honetan adituak diren zientzialari independenteek egingo dutela uste du sindikatuak.
Azkenik, konpetentzia banaketa baten alde agertu da euskal sindikatua. Asmoa Europar Batasuneko estatu bakoitzak bere lurraldearen kontrola izan dezala da. Horrez gain, tokian-tokiko egokitzapen autonomikoak ere egon beharko luketela uste du sindikatuak dutela, horrela, erabakiak hartu eta beharrezkoa ikusiz gero, transgenikorik gabeko guneak ezartzeko aukera izateko.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.